Dokumentuaren akzioak
Prozesio jendetsua
Oñati Gorputz Eguneko prozesioan, herrian izango dira Jesukristo eta 12 apostuluak, besteak beste
Urte askoan luzatu den ohitura da Gorputz Egunarena, Oñatin. 1478. urten egiten zela egiaztatzen dute dokumentu batzuek, eta orduz geroztik, urte luzeetan galdu ez den ohitura da prozesioarena.
Pentsatzekoa den legez, ohitura galdu ez bada, bizi handia duelako da. Izan ere, jende asko hurbiltzen da egun horretan Oñatira, prozesioa ikustera.
Egun hori barrenetik ezagutu nahi duenak Oñatiko Turismo bulegoak eskaintzen dion aukera baliatu besterik ez du. Unibertsitatea eta San Migeleko parrokia ikusteaz gain, egun horretako azalpen bereziak emango dira bertan, eta pertsonaien prestatze prozesuan presente egongo dira. 9:45etik 11:00etara bitartean izango da bisita, eta bertan parte hartu nahi duenak 3 euro ordaindu beharko ditu.
Zer: Gorputz Eguna Noiz: Ekainaren 18an. Non: Oñatin
Dokumentuaren akzioak