Dokumentuaren akzioak
ProPosamenaK
Hemeretzigarren aldiz egingo dute aurten. Jaialdian, Donostiako Goizaldi dantza taldeak, Txinako Qiadongnan-eko Kanta eta Dantza Konpainiak eta Uzbekistango Assalom Kuyosh elkartearen Sabo konpainiak egingo dute dantza aldi honetan. Aurreko urteetan frontoian egin dute dantza jaialdia. Aurten, aldiz, eraberritutako Atari Eder plazan izango da. Hala ere, eguraldiak laguntzen ez badu, berriro ere frontoian izango da. Ekitaldia, gaur arratsaldean izango da (18:30). Bestalde, ordu erdi lehenago, Folklore Jaialdian parte hartzen duten taldeek, desfilea egingo dute auzoko kaleetan barrena Atari Eder plazara iritsi bitartean.
Dokumentuaren akzioak