Dokumentuaren akzioak
Programaren 15. urteurrenean Hator Hona-n parte hartu duten gazte guztiak gonbidatu ditu Euzko Etxeak Necocheara
“Gonbitea luzatu eta oso erantzun ona ari gara jasotzen. Jakin badakigu etorri diren batzuek ezin izango dutela parte hartu lanagatik edo duela oso gutxi etorri direlako. Baina beste askok bai. Jai erraldoia egingo dugu. Asmoa da bi asteko egonaldiari San Ignazio ospakizun handi batekin amaiera ematea”, jakinarazi digute Euzko Etxeko Juanchi Yacominik eta Marcial Agostini Zubillagak.
Bisitariak, ohi bezala, Euskal Etxeko kideen etxeetan geratuko dira. “Aurtengo ‘mega’ edizio hau, gainera, elkarteko gazteak ez ezik, elkarte osoko kideok ari gara antolatzen, benetan handia izango delako”, adierazi dute.
Urtero-urtero programa sustatzeko material originala sortzen du Euzko Etxeak. Aurtengo bidea, hunkigarria da eta Euskal Etxe osoaren engaiamenduaren isla:
[Hator Hona programaren 15. edizioa sustatzeko bideoa]
Dokumentuaren akzioak