Dokumentuaren akzioak
Profesionalen pare dantza egiteko aukera izango dute dantzariek Agirre jauregiko dantza gelako lur berriarekin
COVID-19ak eragindako egoerara moldatzeko neurriak
Ez da hori izan ikasturte berriari begira Musika eta Dantza Eskolan egin den prestaketa lan bakarra; musika eta dantza ikasleek klaseak modu presentzialean eta modu seguruan jaso ditzaten protokoloa egin baita. Deba Musikal Patronatuak abiatu zuen proposamenaren lanketa; eskolako zuzendaria, udaleko arkitekto teknikoa, administraria, kultura teknikaria eta alkate ordea aritu dira lan horretan. Eta irailaren 1ean bertako irakasleekin egindako bileran partekatu da jarduteko protokoloa jasotzen duen dokumentua. Egun batzuk lehenago, abuztuaren 27an emana zion proposamenari oniritzia Quiron-eko prebentzio zerbitzuak.
Irakasleek jarraibideak argi eta eskura izan ditzaten dokumentua prestatu da eta gauza bera egin da ikasleen gurasoentzat. Azken hauek datorren astean jasoko dute informazio guztia emailez.
Jende pilaketak ekiditeko, besteak beste, sarrera nagusiaz gain, erakusketa gelako sarbidea eta emergentzietarako atea erabiliko dira. Ispiluen gela taldeen entseguetarako erabiliko da. Halaber, eraikinaren puntu desberdinetan eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.
Udaleko brigadako langileek materiala prestatuta, hortaz, ikasturtea hasteko prest dago Debako Musika eta Dantza Eskola.
Dokumentuaren akzioak