Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Primerako giroa ihoteetako eskean

Dokumentuaren akzioak

Primerako giroa ihoteetako eskean

Gaur, atsaureak izango dira eguneko protagonistak. Kalejiran aterako dira ilunaberrean euren txano eta jantzi deigarriekin

Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Leitza
Mota
Kronika
Data
2016/01/26
Lotura
Diario Vasco

Atzokoan, goizean goiz, koadrila koxkorra bildu zen Aurrera elkarteko atarian. Txistulariak eta txarangako kideak lagun zituztelarik, baserrrietara joateko hitzordua zuten leitzarrek eta gehienek txintxo txintxo prest zeuden asteburu gogorra izan arren.

Era guztietako txanoak, jantziak eta bestelako apaingarriak ikusi ahal izan ziren atzokoan ere. Asteleheneko eskean «etxean duzun edozein gauza jantzi eta ateratzen zara. Mozorroa ez da izaten igandeko karrozan desfilekoa bezala, eskean ibiltzeko armairoetan dauden arropa zaharrak, pelukak eta bestelakoak onenak izaten dira», esaten ziguten atera aurretik. Hori bai, jan-tzi horiek ahal bazen, ama gazte edo aitaren trajea baldin badira hobe, gero peluka more edo arrosa jarrita dotore agertzen dira baserrietara.

Atzokoan ohi bezala, talde desberdinetan banatu ziren Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko. Kilometro mordoxka egin ohi dute, «baina jendea zain egoten da. Baserri askotan urteko momentu bereziena izaten dute, edo horrela bizi dute, eta dugu. Etxeko nagusiekin kontu batzuk esan eta prestatzen diguten mokadutxo bat jan eta animatzen badira dantza ere egiten ohi dugu etxeko atarian edo salan».

Atzo eguraldi bikaina zuten horretarako eta indarrak hartu eta gero, batetik bestera zebiltzen primerako giroan. «Egun osoa hartzen dugu horretarako baina, azkenean egiten ditugu kilometro batzuk oinez eh!».

Atsaureen kalejira

Gaur, 9:30ean dute hitzordua mozorroek Erasote auzora joateko eskean. Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak izango dira haurrentzat Amazabal pilotalekuan. 14:00etan, Aurrerako bazkideen bazkaria izango da eta atsaureak, berriz, Atekabeltzen bazkalduko dute. 16:00etatik 18:00etara jokoak antolatu dituzte frontoian. 18:30ean, Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren, musika emanaldia izango da. Bihar, 16:00etan umeentzako ikuskizuna izango da.

Neska-mutil koadrila handia elkartu zen atzo Gorriztaran auzoko baserriko lagunei bisitan joateko.
Neska-mutil koadrila handia elkartu zen atzo Gorriztaran auzoko baserriko lagunei bisitan joateko. / ARGAZKIAK BELAUNTZARAN

Dokumentuaren akzioak