Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Presio arteriala eta buru osasuna hobetzen laguntzen du dantzatzeak

Dokumentuaren akzioak

Presio arteriala eta buru osasuna hobetzen laguntzen du dantzatzeak

Erregulartasunez dantzatzearen onurak azpimarratu ditu ikerketa berri batek.
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2024/02/07
Lotura
Gaztezulo

Presio arteriala eta buru osasuna hobetzen laguntzen du dantzatzeak

Ikerketa berrik batek gau osoan dantzatzeak gorputzean onura esanguratsuak dituela frogatu du. Batez ere obesitatea pairatzen duten pertsonengan. Presio arteriala hobetzen du, intsulinarekiko sentsibilitatea, oro har baldintza fisikoak ere hobetzen ditu eta nahaste kognitiboak arindu. Bihotz gaixotasuna, diabetesa eta buru osasunerako ere zinez onuragarria den jarduera da dantza. Laburtuz, dantzatzea onuragarria da mendebaldeko gizartean, transmititu ezin daitezkeen, gaixotasun nagusienei aurre egiteko.

“Dantza eraginkorra da obesitatea pairatzen duten pertsonek gantza galtzeko. Izan ere, ariketa honek gorputzaren osaketa eta morfologia modu esanguratsuan hobetzen ditu”, adierazi du Zhang Yaya-k, Txinako Unibertsitateko adituak. “Dantza, ariketa fisikoa baino gehiago da eta entretenimendua eta lagunartekotasuna ere bultzatzen ditu, ariketa egiteko motibazio areagotuz”.

Honelako adierazpenak egin ahal izateko Yaya eta bere taldeak obesitatea zuten 646 partaide aztertu zituzten hamar ikerketa ezberdinetako datuaz alderatuz. Aurkitu dutenaren arabera dantza oso eraginkorra da gorputzaren osaketa hobetzeko eta frogatu dute dantza sortzaileagoek emaitza hobeak dituztela tradizionalekin alderatuz. Ikerketan zehar, gehiegizko pisua zuten haurrengan eta Parkinson pazienteetan ere dantzak onurak zituela behatu zuten.

“Aerobik ariketetan gantzaren galera antzekoa behatu bazen ere, dantzak onura erantsia du, gorputzarekin egiten diren mugimenduak ez direlako horren nekagarriak”, idatzi dute autoreek. Gainera, beste edozein jarduera fisiko baino errazagoa da denboran mantentzen besteekin harremanak estutzeko balio baitu.

Dokumentuaren akzioak