Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Prekarietateaz, lehiakortasunaz eta eguneroko sexualizazioaz

Dokumentuaren akzioak

Prekarietateaz, lehiakortasunaz eta eguneroko sexualizazioaz

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/02/28
Lotura
Nontzeberri

Arriaga Antzokian Eva Guerreroren LOF-Ladies on Fight dantza ikuskizun tragikomikoaren emanaldia antolatu dute, martxoaren 2an, 19:30ean. Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Helena Wilhelmsson, Estibaliz Villa eta Maria Urcelay dantzaz, antzerkiaz eta umoreaz baliatzen dira prekarietatea edo lehiakortasuna bezalako gaiak aztertzeko.

LOF- Ladies on Fight dantza ikuskizun tragikomiko bat da, emakumezkoen borroka libreko formatuan egindakoa. “Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake. Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa…”

Eva Guerrero 2005ean hasi zen antzerki lanak sortzen, bai eta bideodantza, performance, instalazioa eta narratiba ere lantzen. Berak dioen moduan, “nire lanak beti hazten dira gorputzetik material desberdinekin jolasten: objetuen manipulazioa, eguneroko ekintzak, keinua, arriskua, gorputz itsusiak … inprobisazioa eta testua erabiltzen ditut antzeztokian zein koreografia tresna moduan. Antzezlanak, estatu-mailan eta nazioartean aurkeztu egin dira (Euskadi, Nafarroa, Cuenca, Frantzia, Ingalaterra, Brasil, Egipto, EEBB…). Gaur egun Punto de Fuga espazioa kudeatzen dut eta Jemima Canorekin batera, 2011etik eratu dugun DOOS Kolektiboan ere parte hartzen dut.”

Dokumentuaren akzioak