Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Poxpolo ta poxpolin

Dokumentuaren akzioak

Poxpolo ta poxpolin

Egilea
Oihane Vicente
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Iritzia
Data
2022/01/03
Lotura
Goiberri

Zergatik ari da hain mutil gutxi euskal dantzak ikasten eta zer egin daiteke haiek erakartzeko? Azken aldian galdera hau askotan egin didate. Momentu honetan euskal dantzako 109 ikasleren irakaslea naiz, horietatik 6 besterik ez dira ustez genero begirada normatibo batetik mutil bezala ulertzen ditugun pertsonak.

Mutil batzuek, lehen hezkuntzan, dantza eta futbolaren artean aukeratu behar badute, gehienetan dantza eskolak uzten dituzte; beste batzuk bakarrik eta desberdinak sentitzen dira dantza taldeko nesken artean, eta horregatik uzten dute. Ume hauei, barne gatazka bat sortzen zaie sozialki mutil bezala beraietaz espero denaren eta gustatzen zaienaren artean. Gizarteak esaten die futbola aukeratu behar dutela, baina beraiek badakite dantza ere gustatzen zaiela eta gainera ondo pasatzen dutela bertan. Haurrek hori guztia sentitzea eta beraien aukeraketak gatazka horren baitan hartu behar izatea oso kezkagarria iruditzen zait.

Mutilak erakartzeko estrategiak bilatu baino, uste dut hausnartu behar dugula ea euskal dantzek zein genero eredu islatzen duten oraindik: mutil eta nesken dantzak bereizten ote diren, dantza mistoetan rol estereotipatuak hartzen jarraitzen dugun, arropa ezberdina erabiltzen jarraitzen dugun generoaren arabera, eta abar. Zein da gure haurrei ematen ari garen mezua tradizioaren izenean?

Dokumentuaren akzioak