Potx eta Lotx herriko pailazoek girotu dute ekitaldiaren hasiera, neska-mutil, guraso eta oñatiar ugariren irria pizteraino. Ondoren atera dira Oñatiko erraldoi maitatuak dantzara; lehenbizi Iñigo eta Katalina kondeak, eta Andre Zaharra eta Maurizio baserritarrak ostean. Dantzaldiak Potx eta Lotxen ateraldiekin nahastu dira, entretenimenduz jositako espektakulua osatuz.
Oñatz dantza taldearen 50. urteurrenaren baitan antolatutako egitasmoa izan da gaurkoa. Kanpoan dantza taldeak kaleratu berri dituen panpinak egon dira salgai, Iñigo eta Katalina erraldoienak hain zuzen.