Aurten 50 urte beteko dituen Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia aste honetan izango da, uztailaren 21etik 25era arte.
Elai-Alai elkarteak Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Kuba, Mexiko eta Euskal Herriko taldeak hartuko ditu Portugaleten.
Joan den ostiralean lehen ekitaldia egon zen, eta horretan musika izan zen protagonista Xiberoots eta Eider Saez taldeen kontzertuekin.
Gaur, hilak 25, desfilea egingo da Portugaleteko kaian, eta hor, Elai Alai eta Haritz Dantza Taldea, Senegaleko eta Serbiako dantzariekin batera bilduko dira.
Egun guztietako hitzordua zeintzuk diren jakiteko: Elai Alai.