Dokumentuaren akzioak
Portugaleteko Elai Alai dantza taldea Grezian egingo den jaialdian izango da
Portugaleteko Elai Alai dantza taldea gaur hasi eta abuztuaren 8an bukatuz Grezian egingo den jaialdian izango da. Folklore erakustaldi horretan, Elai Alaik Euskal Herriko dantzak erakutsiko ditu, taldekideek adierazi dutenez. Dantzak Xiropotamos izeneko herrian egingo dira, baita Draman ere. Euskal taldearekin batera izango dira Serbia, Errumania, Txipre, Portugal eta Greziako bertako taldeak.
Dokumentuaren akzioak