Ihotea erakusteko garaia 15:00etan iritsi zen. Talde guztiak eszena toki handi baten paretik pasa eta han aurkeztu zituzten. Abiatzen 64. taldea izan zen olaztiarra. Ondoren herrian barne desfilea egin zuten gainerako talde guztiekin batera. Adelaida Kintanak adierazi duenez, "desfilean desberdintasun eta barietate handia zegoen. Ikusgarria ziren hango koloreak eta abarrak. Zaldiak ere izan ziren". Olazti ihotekoak elkarrekin joan ziren, baina hiru taldetan banatuta: zamar handiak, zamar txikiak eta neskak eta Mari Arroka. "Mari Arrokaren inguruko azalpenak adi entzun zituzten. Desfilean zehar polka dantzatu genuen eta jendea dantzara atera genuen. Harreman horregatik pozik zeuden gurekin, oso eskertuta", azaldu du Kintanak. Herrian barnako ibilbidea despedituta, kontzertuak eta afaria izan ziren.
Olatzagutiko Ihote elkartekoak pozik bueltatu ziren Portugaldik, batetik, herria ordezkatu eta bere ihotea ezagutzera emateagatik. Bestetik, gainerako taldeekin ihotea partekatzeagatik . Eta, azkenik, asko gozatu zutelako.


