Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Portugal, Bolibia eta Herrialde katalanetako folklorea Antxon

Dokumentuaren akzioak

Portugal, Bolibia eta Herrialde katalanetako folklorea Antxon

Nazioarteko folklore jaialdia antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak larunbaterako. Hiru talde gonbidatu dituzte Antxora: Mi Nuevo Potosi, Bolibiako dantzak egiten dituena; Falcons de Villafranca taldea Herrialde katalanetatik datorrena, eta Portugaletik heldu den Grupo Folclorico de Barcelinhos. 18:00etan hasiko da dantzarien dedfilea, eta 20:00etan dantza emanaldia egingo dute, Gure Zumardian. Aipatutako taldeez gain, Alkartasunako dantzariak ere aterako dira dantzara.
Komunikabidea
Oarso-Bidasoako Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/07/14
Lotura
Oarso-Bidasoako Hitza

Alkartasuna dantza taldea 50. urteurrenaren harira antolatu du elkartrukea. Orain gutxi Katalunian izan dira dantzari antxotarrak, eta orain, katalanak hartzea egokitu zaie. Kontatu dutenez, ostegunean dira hona iristekoak, eta Pasaia Lezo Lizeoan hartuko dute ostatu. Antxon ez ezik, talde katalanak Donostiako portuko karmenetan du emanaldia, ostiral goizean.

Dokumentuaren akzioak