Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pola de Lenan, gazte elkartrukean dantzan!

Dokumentuaren akzioak

Pola de Lenan, gazte elkartrukean dantzan!

Asteburuan, maiatzaren 3an eta 4an, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuen Asturiasko Pola de Lena herrian burututako kultura elkartrukean.
Egilea
Udaberri EDT
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2014/05/05
Lotura
Anboto

Asteburuan, maiatzaren 3an eta 4an, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuen Asturiasko Pola de Lena herrian burututako kultura elkartrukean. Ametx erakundeak eta Ixuxu Asturies-Euskal Herria elkarteak antolatutako bi herrien arteko gazteen trukaketaren baitan, Udabarriko gazteek erakustaldi bi egin zituzten. Lehenengoa, goizean egin zuten, baina dantzaldi nagusia arratsaldekoa izan zen. Arratsaldeko erakustaldian gazteek Euskal Herriko txoko askotako dantzak egin zituzten, besteak beste, Luzaideko kontradantzak, Agintariena, Kontrapasa eta Agurra. Guztira ordu beteko dantzaldia eskaini zutenPola de Lenako herriko plazan.

Elkartrukearen bigarren atalean, asturiarrak izango dira Zornotzan, eta gaita asturiarren erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da, maiatzaren 31an.

Dokumentuaren akzioak