Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Poesia, antzerkia eta dantza ikuskizuna Kilometroen inguruan

Dokumentuaren akzioak

Poesia, antzerkia eta dantza ikuskizuna Kilometroen inguruan

Maiatzaren 2an Irigoien eta Izagirre olerkariak eta Fachado eta Sarriegi aktoreak ariko dira, besteak beste.

Egilea
F.Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2009/04/21
Faustino Aranzabal, Donostiako Kresala dantza taldeko zuzendaria, arduratu da ikuskizunaren diseinuaz. Hona hemen bere ikuspegia: «Ikuskizun bereziki bitxi eta txiki bat da. Kontu eta tentu handiz uztartzen dira poesia, dan-tza eta antzerkia; elkarturik egongo dira, baina ez nahasturik. Handitasun zalapartatsuetatikihes eginda, lengoaia desberdinak kutxa batean elkartu eta pospoloak balira bezala piztuko ditugu».
«Diziplina artistiko bakoitza bere esparruan eta bere kodean errespetatzen saiatu gara», esan zuen Aranzabalek atzoko agerraldian.
Poesiari dagokionez, Joan Mari Irigoienek esan zuen Letra txikiaz bada ere liburuko olerki batzuk irakurriko dituela. «Olerki erdi- -ironiko batzuk aukeratu ditut emanaldi honetarako, eta baita amari eskainitako poema bat ere, hau serioagoa».
Antzezpenen berri Joserra Fachadok eman zuen atzokoan: «Testurik gabeko antzezpenak egingo ditugu Mikel Sarriegi eta biok. Klown poetikoarena egingo dugu gehienbat. Sarrigik sormenaren aldeko aldarrikapena egingo du, eta nik Mikel Laboari omenaldi xume bat. Eta gero biok batera ariko gara». Fachado Brinkola telesailean ari da gaur egun, eta bera eta Mikel Sarriegi Zurriola ikastolako antzerki eskolan ari dira irakasle. Hain zuzen ere, ikastola hau da aurtengo Kilometroak antolatzen ari dena.
Oskar Estanga trikitilaria, berriz, ikuskizunari hasiera eta bukaera emateaz arduratuko da. Atzoko aurkezpenean eskerrak eman zizkien Kilometroen antolatzaileei, «berarekin gogoratzeagatik».
Dantza egiten, Iker Arrue (Donostia, 1977) eta Laura Vilar (Bar-tzelona, 1980) arituko dira. Bata nahiz bestea hainbat eskola eta konpainiatan jardundakoak dira, besteak beste Madril, Bartzelona, Alemania eta Danimarkan.

Dokumentuaren akzioak