Plazetara bueltatu da Erreka Dantza Taldea

Egilea
Ttipi-ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Doneztebe
Mota
Albistea
Data
Lotura
Erran

    

Doneztebeko Bear Zana plazan emanaldi ederra egin zuten larunbat arratsaldean Malerrekako dantzariek. Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ez zuten ikuskizunik eman joan den urtean. Ekainaren 12an Mendi Abesbatzak egindako kontzertuan parte hartu zuten eta asteburu honetan plazetara bueltatu dira herritarrak alaitzeko.