Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Plazara irten dira muxikoak hilabeteroko hitzorduan

Dokumentuaren akzioak

Plazara irten dira muxikoak hilabeteroko hitzorduan

Komunikabidea
Txintxarri aldizkaria
Tokia
Lasarte-Oria
Mota
Albistea
Data
2023/04/23
Lotura
Txintxarri aldizkaria

Hilabeteroko laugarren igandea izanik, ohi bezala, Plaza Dantzako lagunek muxiko saioa egin dute goizean Okendo plazan. Nahiz eta ekin diotenean tanta batzuk erori, ohiko lekuan aurrera eraman dute ekimena, eta uneren batean euri gehixeago egiten badu ere, berdin-berdin jarraitu dute borobilean dantzan. Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean aurrera daramate egitasmoa. Dantzaren inguruan gehiago edo gutxiago dakiten lagunak batzen dira ikasturtean zehar elkarrekin euskal dantzetan trebatzeko eta elkarrengandik ikasteko. Entseguak, astero, astearteetan egiten dituzte Sasoeta LHko gimnasioetan, 20:00etatik aurrera.

Dokumentuaren akzioak