Dokumentuaren akzioak
Plazan eta kalean dantzan
Jendetsua, eguzkitsua, alaitsua... Espero bezalakoa izan zen atzo Errenterian Erromeria Eguna
Goizean goiz entzun ziren aurreneko soinuak, eta goizean goiz hasi
ziren dantzan aurreneko erromeria zaleak. Eguzkia ere goizean goizetik
hasi zen gogor jotzen, eta baten baino gehiagok jantziak arindo behar
izan zituen erritmoari eutsi ahal izateko. Besteak beste, parte
hartzaileen jantzi dotore eta zenbait kasutan orijinalak izan ziren
Erromeria Egunaren ezaugarrietako bat. Aipatzekoa izan zen, halaber,
haurren presentzia eta parte-hartze handia.
Dantzari trebeak
asko ikusten ziren, baita hobetzeko dezente zeukatenak ere. Arreta
handiz jarraitu zituzten horiek dantza maisuen aholkuak. Datorren
urteko X. Erromeria Egunean beraiek izango dira agian irakasle.
Dokumentuaren akzioak