Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Plazako dantzen ikastaroak abiatuko du gaur Hondarribia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Plazako dantzen ikastaroak abiatuko du gaur Hondarribia Dantzan

Hamahirugarrenez egingo dute Kemen Dantza Taldearen astea.

Gaur astelehenetik asteazkenera egingo den plazako dantzen ikastaroak abiatuko du aurtengo Hondarribia Dantzan. Kemen Dantza Taldeak antolatu du 13. aldiz eta hainbat ekitaldi nabarmentzen dira egitarauan, horien artean, Dantza pelikularen proiekzioa (ostegunean) eta Markina-Xemeingo eta Barkoxeko dantza talde gonbidatuen saioak.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Bidasoko Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2019/05/20
Lotura
Bidasoko Hitza

Kultur Etxean abiatuko da XIII. Hondarribia Dantzan. Bertan egingo dute plazako dantzen ikastaro irekia, gaurtik asteazkenera, 19:00etatik 20:00etara. Animatzen direnek ostiraleko erromerian izango dute ikasitakoa erakusteko aukera. 

Osteguna izango da dantzatzeko izango ez den asteko egun bakarra. Dantza ikusteko eta dantzaz hitz egiteko izango da osteguna. Telmo Esnalen Dantza pelikula proiektatuko dute 19:00etan Itsas Etxean eta, jarraian, mahai ingurua egingo dute, zuzendaria eta Juan Antonio Urbeltz antropologoa bertan direlarik.

Asteburuan gorenera iritsiko dira jardunaldiak. Larunbatean talde gonbidatuen eguna izango da; aurten Markina-Xemeingo Zerutxu eta Barkoxeko dantza taldeek girotuko dituzte Portua eta Alde Zaharra. Eta igandea, harrobiko dantzarientzat izango da; Adaxka taldeko 200 dantzariek hartuko dituzte kaleak, XIII. Hondarribia Dantzan biribiltzeko.

Egitaraua

  • Hilak 20-22 (astelehenetik asteazkenera). 19:00etatik 20:00etara. Plazako dantzen ikastaroa, Kultur Etxean.
  • Hilak 23, osteguna. 19:00etan. Dantza pelikularen proiekzioa. Ondoren mahai-ingurua Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltzekin. 
  • Hilak 24, ostirala. 20:00etan. Kemeneko musikarien kontzertu-erromeria Santiago plazan.
  • Hilak 25, larunbata. Markina-Xemeingo eta Barkoxeko dantza taldeak.
    11:00etan Arma Plazatik abiatuta, Alde Zaharra eta Portua zeharkatuko dituzte, geldialdiak eginez. 12:30ean, dantza agerketa Santiago plazan. Arratsaldean, Kemeneko dantzarien kalejira.
  • Hilak 26, igandea. Adaxka Eguna. 11:00etan Santa Maria Madalenatik abiatuko dira eta geldialdiak egingo dituzte Portuan eta Alde Zaharrean. 12:00etan dantza agerketa Arma Plazan. Eguraldi txarra eginez gero Soroetara mugituko da Adaxka Eguna.

Dokumentuaren akzioak