Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Plaza dantzen ikastaroa berriz ere martxan da

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastaroa berriz ere martxan da

Urriaren 6an hasiko du Udaberrik “lagun arteko giroa” ikur duen ikastaro hau Tolosako Usabal kiroldegian

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Albistea
Data
2015/09/20
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

tOLOSA - Garai bateko erromeriak berreskuratu eta jendeak plazetan dantza egiteko lotsa alde batera uzteko nahiak sortu zuen Udaberriren plaza dantzen ikastaroa. Aurten ere martxan jarriko dute eta izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Fandangoa eta arin-arina baino zerbait gehiago ere ikasiko dute ikasleek: Lantzeko inauterietako dantzak, polkak, Zazpi jausiak, edo Larrain dantza, esaterako. “Hainbat belaunalditako gizon-emakumeak bertaratzen dira saioetara, eta harreman-sare berriak sortzeko lekua ere izaten da, lagun arteko giroan”, azaldu dute Udaberri dan-tza taldetik.

Urriaren 6an hasiko dira berriz ere plaza dantzen eskolak. Astean behin izango da hitzordua; zehazki, astearteetan 20.30etik 21.30era, Usabal kiroldegiko entsegu gelan. Urteko kuota hamar eurokoa da, hilean, baina, langabetu nahiz ikasleek bost euro ordaindu beharko dute.Izen-emateko: ikastaroak@udaberri.com edo 688 637 070. - M.S.S.

Dokumentuaren akzioak