Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Plaza Dantza ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

Plaza Dantza ikastaroak

Egilea
Udaberri Dantza Taldea
Komunikabidea
Ataria
Mota
Albistea
Data
2022/09/22
Lotura
Ataria

Plaza Dantza ikastaroak

2022-2023 Plaza Dantza Ikastaroak

Ez dakizu fandangoa eta arin-arina bereizten? Aurreskua eta baleta gauza bera iruditzen zaizkizu? Erromerietan galduta sentitu ez zaitezen, hemen duzu aurten ere plaza dantza ikastaroa, Udaberriren eskutik.

Hemendik aurrera, ez duzu barraren ondoan gelditu beharko dantzan ez dakizulako. Fandangoa eta arin-arina, Lantzeko inauteria, Zazpi jauziak, Larrain dantza… Anima zaitez, eta ikasi gure dantzak, ondo pasatuz, eta ondo pasatzeko!

Urtero bezala, eskolak astearteetan izango dira Usabal Kiroldegian, iluntzeko 20:30etik 21:30era. Prezioa: 80€ langileentzat, 50€ langabetu eta ikasleentzat.

Informazio gehiago: ikastaroak@udaberri.eus

Bete ondorengo inprimakia irailaren 30a baino lehen! matrikulazioak.udaberri.eus/ 

Dokumentuaren akzioak