Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Plaza bete jende Luhuson, sasoiko azken kabalkadaren kari

Dokumentuaren akzioak

Plaza bete jende Luhuson, sasoiko azken kabalkadaren kari

Irailaren 3an, igandez, Historiak Istorio kabalkadaren bigarren eta azken emanaldia iragan da Luhusoko plazan, kabalkada sasoia arrakastaz itxi duena.
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Itsasu
Mota
Albistea
Data
2023/09/04
Lotura
Kazeta

 Hogeita bat urte ziren Luhusoko herrian kabalkadarik ez zela.

Hogeita bat urte ziren Luhusoko herrian kabalkadarik ez zela. (Patxi BELTZAIZ)

Bezperan iragaitekoa zen arren, aro txarra zela-eta, azkenean irailaren 3an, igandez, Luhusoko kabalkadaren bigarren emanaldia izan da herriko plazan. 2002az geroztik herrian antolatzen den lehena, obraren estreinaldia agorrilaren 26an izan zen, baina bigarrenak ez zuen behatzaile faltarik izan.

Sartze guztiak saldurik, Historiak Istorio izeneko kabalkada arrakasta handiz plazaratu dute arizaleek. Adin orotako 250 inguru kidez osaturiko lan-taldeek emanaldirako prestaturiko musika eta dantzak eskaini dituzte; era berean, antzerkilariek haien gidoia prestatu eta antzeztu dute, Peio Berterretxeren gidaritzapean.

Dokumentuaren akzioak