Dokumentuaren akzioak
Plaza Berriko suaren inguruan aritu dira dantzan
Lizarra plaza erdian jarrita egin zuten dantza atzo udal agintariek. 20:00 inguruan hasi zen San Joan bezperako ekitaldia Parte Zaharreko Plaza Berrian. Udal agintariekin batera, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Gero Axular dantza taldeek parte hartu zuten. Udaleko Txistulari Taldea arduratu zen musika jartzeaz.
Donostiako Udaleko Txistulari Taldea arduratu zen doinuak jotzeaz. Esku dantza eginda, San Joaneko lizarrari erritua egin zioten. Agintariek Lizarra ureztatu eta, jarraian, dantzariek su eman zioten. Behin sua piztuta, dantzariek eta udal agintariek fandangoa eta arin arina dantzatu zituzten, eta kalejira egin zuten plazan zehar. Kalejira amaituta, sua itzali eta lizarraren azala banatu zuten, erromeria doinuek lagunduta.
Dokumentuaren akzioak