Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Plateru' ikuskizunak goraino bete du antzokia, 14 urteak ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

'Plateru' ikuskizunak goraino bete du antzokia, 14 urteak ospatzeko

Plateruena kafe antzokia zabaldu zenetik 14 urte bete dira, eta atzo jendetza batu zen urteurrenaren ospakizunean. Durangoko hainbat sortzailek aurkeztutako Plateru ikuskizuna izan zen ekitaldiaren oinarria.
Egilea
Markel Onaindia
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2018/10/29
Lotura
Anboto

Durangoko plateruen istorioak ardatz hartuta, adierazpen artistiko anitzak plazaratu zituzten taula gainean: dantza, musika, koplak... Bideoan ikusi daitekeenez, jendearen txalo zaparrada jaso zuten amaieran.

Platerueneko kultur arduradun Ihintza Orbegozok eskerrak eman zizkien bertaratu ziren guztiei, ikuskizuna hasi aurretik. Amaitzean, luntx bategaz jarraitu zuen ospakizunak.

Dokumentuaren akzioak