Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pitolis soinu jotzailea hil da

Dokumentuaren akzioak

Pitolis soinu jotzailea hil da

Anton Agirre Beristain Zaratamoko musikaria 100 urterekin zendu da. Gaur egingo dute hileta, arratsaldeko 19:00etan, Zaratamoko San Lorentzo parrokian.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2013/04/29
Lotura
Berria

Anton Agirre Beristain Pitolis-ek ekainaren 13an beteko zituen 101 urte, eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakinarazi duenez, ia azken unera aritu da etxean jotzen. Pitolis joan den larunbatean hil zen azkeneko urteetan bizi zen herrian, Arrigorriagan (Bizkaia)

Garai bateko soinu jotzaileek bezala, bere kasa ikasi zuen jotzen, belarriz. 14-15 urte zituela irratian doinu bat entzun, gogoan hartu eta aziendak zaintzen ari zen bitartean, doinu hura ateratzen aritzen zen gurasoek oparitutako soinuarekin.

Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Trikitixa Elkarteak omenaldia egin zioten 2007an, eta haren omenezko estatua jarri zuten herrian.

Gaur egingo dute Anton Agirreren hileta, arratsaldeko zazpietan, Zaratamoko San Lorentzo parrokian.

Dokumentuaren akzioak