Dokumentuaren akzioak
Pirmin Treku dantzariari atzo eman zitzaion azken agurra hilerrian
Ostegun goizean eman zuen azken hatsa Pirmin Trekuk, Royal Ballet-eko
dantzari izan zen zarauztarrak. Umetan, gerra zibiletik ihesi eta
Inglaterrara iritsi zen.Han Ninette de Valois-en eskutik baletean
trebatuta, Wells Ballet-era iritsi eta dantzari printzipala izan zen
bertan. Portugalen 40 urtez bizi izan zen eta hamaika dantzari bikain
sortu dira Oporton zuen eskolatik. Orain hiru urte itzuli zen Pirmin
Treku bere jaioterrira, Zarautzera eta bertan hil da 76 urte zituela.
Pirmin
Treku Sadler's Wells Ballet-eko (gaur egun Londres-eko Royal Ballet
dena) dantzari printzipala izan zen 1948 eta 1961 bitartean. Besteak
beste, La fête étrange dantzatzen nabarmendu zen. Horixe bera dantzatu
zuen bere azken emanaldian, Convent Garden-en agurra esateko eskaini
zuen dantzaldian.
Eszenatokietatik lesio baten ondorioz
erretiroa hartu zuenean Portugalen dantza eskola ezarri zuen eta bertan
jardun du 40 urtetan. Hamaika dantzari bikain sortu dira tarte horretan
haren eskolatik, Oporton.
Herritik atera zenetik ia 70 urte pasa
ondoren itzuli zen berriz ere Zarautzera, bertan bizi izatera. Azken
hilabetea gaixo pasa ondoren pasa den ostegun goizean hil zen Pirmin
Treku edo Fermin Aldabaldetreku.
Zarautzen bizi izan den
denboran zenbait elkarrizketa egin dizkiote hemengo komunikabideetan
eta orain bi hilabete Dantzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunetan,
Logroñoko Dantzaren Etxeak 'Ohorezko Lagun' izendatu zuen Pirmin Treku.
Prentsan ateratako elkarrizketen artean Xabier Etxabe zarauztarrak
Txaparron eginikoa edo Mitxel Ezkiagak egunkari honetan bertan orain
denbora asko ez. Dena den, Pirminen inguruko erreportai eta albiste
horiek guztiak, Oier Araolazak sailkatu ditu www.dantzan.com webgunean.
Pirmin erraustu egin zuten, eta azken agurra ostiral arratsaldean eman
zitzaion Zarauzko hilerrian. Goian bego, Pirmin! eta doluminak sendiari.
Bailarín del Royal Ballet de Londres
« Fui niño de la guerra. Llegué a Londres con 7 años y sin mis padres. Podía haberme hundido pero la danza salvó mi vida. Logré ser primer bailarín del Royal Ballet en Londres hasta que me lesioné», explicaba. Después durante cuatro décadas dirigió su propia academia en Oporto, formando a los mejores bailarines.
Pirmin falleció el pasado jueves a la edad de 76 años a consecuencia de una insuficiencia cardiaca. El último adiós lo recibió ayer.
Dokumentuaren akzioak