Dokumentuaren akzioak
Pirmin, gogoan gaur Euskalduna Tabernan
Eszenatokietatik lesio baten ondorioz erretiroa hartu zuenean
Portugalen bere izeneko dantza eskola ezarri zuen eta bertan ihardun
lanean; hamaika dantzari bikain sortu da Porton zuen eskolatik. 2003an
itzuli zen Pirmin Treku bere jaioterrira, Zarautzera, eta bertan hil
zen 2006ko uztailaren 13an, 76 urte zituela.
Hau dela eta, gaur
bertan 19.00etan hasita, haren herio-tzaren lehen urteurrenarekin
batera, omenaldi apal bat egingo diote Zarauzko Udalak eta Kafe Torero
kultur elkarteak. Berari buruzko argazki erakusketa prestatu du Ramon
Serrasek Euskalduna Tabernan. 32 argazki inguru izango dira, eta Pirmin
Trekuren ibilbide pertsonal eta artistikoaren ikuspegi ahalik eta
osatuena eman nahi dute. Era berean, 10 minututako bideo bat eskainiko
da, batez ere Londresen eta Porton buruturiko bere lanaren irudiak
ekarriko dituena bere figura eta, batez ere, erbesteko haren iharduera
azalduz. Azkenik, Garbiñe Aizpitarte, Mireia Alberdi eta Xabier
Auzmendiren hitzaldi-kolokioa.
Dokumentuaren akzioak