Dokumentuaren akzioak
Pirinioetako haranak dantzan
Hebendik taldeak Pirinio ekialdeko lau haranen berezitasuna erakutsiko du 'Ekialde' dantza ikuskizunean
Oinarritzat, eskualde bakoitzeko olerkari baten testuak hartu dituzte. Zuberoako Titika Rekalte, Erronkariko Marcelin Garde, Aragoiko Veremundo Mendez Coarasa, eta Aspeko Marcela Delpastre olerkarien idatziak aukeratu dituzte.
Haran bakoitzaren parekotasunekin, kulturarekin eta desberdintasunekin jokatzen dute ikuskizunean.
Ikusgarriaren ildoa nahiko ezkorra da, Zuberoan eta Erronkarin gertatzen den hizkuntza galera, Aragoiko higiezinen espekulazioa eta Aspeko ibarreko Somporteko tunela aipatzen baitira.
Hala ere, ikuskizunak ezkortasun hori gainditu, eta Pirinioen babespean diren haran horien berezitasuna goraipatzen du. Istorio jakinik kontatzen ez den arren, lau haranak zeharkatzen dituen bidaia bat proposatzen du Ekialdek.
'EKIALDE'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Izaban, Nafarroan.
Nor. Hebendik Mauleko konpainia.
Dokumentuaren akzioak