Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pink Floyden erritmoan

Dokumentuaren akzioak

Pink Floyden erritmoan

Tokioko Asami Maki baletak Roland Petiten 'Pink Floyd' emanen du bihar Miarritzeko Maitaldian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2005/09/11

Eskainiko duten ikuskizuna, gainera, arras berezia da. Roland Petit frantses koreografo famatuak sortua da, eta Pink Floyd deitzen da. Munduaren itzulia egina du jada. Alabaina, lehen bertsioa 1973an osatu zuen, Pink Floyd musika talde ingelesaren kantuetan oinarriturik. Eta segidan arrakasta bildu zuen. Bihar aurkeztuko dena 2004an Petitek Tokioko baletarentzat izenpetu bertsioa da. Berrikuntza nagusia koreografian sartu bikotearen dantzan ikusten ahalko da. The dark side of the moon diskotik atera The great gig in the sky kantua lagun, Parisko Operako bi dantzari nagusik urrats berriak eginen dituzte. Gibelean jarri pantailan agertzen den bideoak eta gehitu laser izpiak oholtzako dantza indartzen dute. Hitzorduan esperantza handia dute antolatzaileek: «Zinezko gertakaria da, ezin huts egin den hitzordua», Filgi Claverie jaialdiko programazioko zuzendariaren ustez. Rock ingelesaren tenorea heldu arte, izanen da beste gauza anitz dastatzeko. Bihar bertan, 19:00etan, Teresa Nieto koreografo espainolak Consuelo eskainiko du, adibidez. Emazte gisa bizi dudak eta beldurrak irudikatzen dituzte hiru dantzarik. Giro arras barnatuagoa bizitzeko aukera izanen da, beraz, Pink Floyd-en ikus daitekeenaren alderantzizkoa. Gaurko egunari dagokionez, goizetik piztuko da jaialdia. 11:00etan, Miarritzeko Hondartza Handiaren luzetasuna hartzen duen dantzako barra jarriko dute. Nahi duenari irekia da. Ordubetez dantza klasikoa lantzeko aukera emanen dute bertan. Ikusgarrien aldetik, 19:00etan Herriko Kasinoan iraganen dena aipa daiteke. Mariano Cruceta koreografoak Rojo Vivo aurkeztuko du. Horretatik landa, inprobisazio saio berezi bat esperimentatuko dute lehen aldiz Kasinoan.

Dokumentuaren akzioak