Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Pilotarhitza' ikuskizuna gaur Mixel Etxekopar-ekin

Dokumentuaren akzioak

'Pilotarhitza' ikuskizuna gaur Mixel Etxekopar-ekin

Mitxel Etxekopar musikari eta bertsolari zuberotarrak, beste lau lagunekin eskaintzen du ikuskizuna

Mixel Etxekopar musikari eta bertsolari zuberotarrak 'Pilotarhitza' ikuskizuna eskainiko du kultur etxean gaur, gaueko, 22:30ean hasita.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2014/10/17
Lotura
Diario Vasco

Bi bertsolariren elkarrizketa (Maddiane Txoperena eta Mixel Etxekopar), musika eta dantzarekin uztartzen ditu ikuskizunak, haria, betiere, pilota jokoa dela. Bost lagunek hartzen dute parte ikuskizunean: Mixel Etxekopar (flautak, klarinetea, kontrabaxua, kantua); Jean Christian Irigoien (soinua); Pierre Thibault (bateria, perkusioa); Mizel Theret (dantza) eta Maddiane Txoperena bertsolariak.

Emanaldia doan izango da, baina, kultur etxeko plaza kopurua mugatua denez, 100 gonbita prestatu ditu Udalak eta, emanaldira sar-tzeko, beharrezkoa izango da gonbita aurkeztea. Pertsona bakoitzak bi gonbita jaso ditzake, aldez aurretik kultur etxean bertan eskatuta. Gonbitak eskuratzeko, hurbildu kultur etxera.

Musika eta dantza uztartzen dira 'Pilotarhitza' ikuskizunean.

Musika eta dantza uztartzen dira 'Pilotarhitza' ikuskizunean.

Dokumentuaren akzioak