Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pieza eszeniko ikusgarriak “Kutxa Kultur Gauak” ekimenean

Dokumentuaren akzioak

Pieza eszeniko ikusgarriak “Kutxa Kultur Gauak” ekimenean

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/07/08
Lotura
Nontzeberri

Kutxa Kultur Gauak ekimenak makina bat ikusgarri antolatu ditu hil hauetan. Gaur berton, bi pieza eszeniko eder ikusteko abagunea izango du publikoak.

Node taldeak Emakumeak izeneko lana aurkeztuko du. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko proiektua da Emakumeak. Dantza garaikideko pieza hainbat diziplinek osatzen duten proiektuaren parte da. Emakumeak izena du proiektuak eta dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez El Salvadorreko emakumeek konplikazio obstetrikoengatik jasaten duten zigorra agerian utzi nahi dute.
El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin eta haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzela-zigorra ezartzen zaie. Emakumeak proiektuak emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du. Parte hartzen duten antzezleak, Myriam Perez Cazabon eta Jone Amezaga dira.

Beste aldetik, Puy Barralek eta Leire Otamendik Miedo pieza egingo dute. Bizi garen gizartean, eta are gehiago egungo ziurgabetasun-egoeran, beldurra da antsietate handieneko iturrietako bat. Lan honetan modu desmoldakorrean ikasitako beldurrari buruz hitz egiten dute.

Dokumentuaren akzioak