Dokumentuaren akzioak
Pierre Lhande pastorala prestatzen
Zalgize eta Iruri, bi herriak bildu dira aurten Pierre Lhande pastorala prestatzeko.
Pierre Lhande 1877an Baionan sortu zen eta 1957an Zalgizen pausatu. Olerkiak, saiakerak, narrazioak eta hiztegi bat ere idatzi zituen. Apez jesuita zen, eta Parise inguruko langile-herrietan apez ibili zen. Munduan gaindi ere ibili zen, Argentina, India, edo Madagaskar herrietan besteak beste. Duela zenbait egun, Kanaldudek mustraka bat segitu du. Pierre Lhanden bizi aberatsa kondatu dauku Jean Pierra Recalt errejentak eta bi solas egin ditugu ere Beñat Larrory sujetarekin.
Aktoreak aste guziz biltzen dira prest izaiteko uztailaren 26an, pastoralaren lehen agerraldiarentzat Zalgizen.
Dokumentuaren akzioak