Dokumentuaren akzioak
Pier Paul Berzaitzen 'Orreaga' ikuskizuna emango dute gaur ETB1en
Euskal Herriko eta, bereziki, Nafarroako gertakariak gogora ekartzen ditu ekitaldiak, musika eta dantza bidez
Pier Paul Berzaitzen lan honek 140 aktore, musikari, dantzari eta kantari biltzen ditu taula gainean, Or Konpon elkartearen 30. urteurrena gogoratzeko. Zezen-plaza zabalean, gainera, zaldiak, pottokak eta artaldea izango dira. Musika eta dantza bidez, Euskal Herriko eta, bereziki, Nafarroako gertakari ospetsuenen errepasoa egiten da Orreaga ikuskizunean. Emanaldian, guztira, lau hizkuntza erabiliko dituzte: euskara, gaztelera, frantsesa eta okzitaniera.
778. urteko Ibañetako guduak inspiratu du Berzaitz idazlea emanaldia sortzeko. Gudua garrantzitsua izan zen Nafarroako Erresuma eraikitzeko bidean.
Dokumentuaren akzioak