Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pier-Paul Berzaitz "Jean Pitrau" pastoralaren idazlea

Dokumentuaren akzioak

Pier-Paul Berzaitz "Jean Pitrau" pastoralaren idazlea

Atharratze-Sorholuzek Jean Pitrau laboraria goretsiko dute uztailaren 24 eta abuztuaren 7an eskainiko duten pastoralean. Ehun herritar baino gehiagok Pitrauk aitzina eraman borrokak taula gainera eramanen dituzte. Pierre-Paul Berzaitzek pastoralaren idazl

"Jean Pitrauk laborariei beren duintasuna eman zien"
Egilea
Iurre Bidegain
Komunikabidea
Naiz
Mota
Elkarrizketa
Data
2016/07/21
Lotura
Naiz

Nor zen Jean Pitrau?

Atharratzeko seme zen, Maidalena auzokoa. Bertan sortu zen 1929an. Gazte denboratik beti bortuko nekazaritzaz arduratu zen. Garaian, ikusten zuen ez zela biderik, ez telefonorik, ez eskolarik... Militante sutsua zen eta gazte-gaztetik gai horietan aritu zen.

Alde batetik, Xiberoko laborarien alde lan egin zuen, baina orohar Pirinioetako arranguretaz arduratu zen. Ez zen Xiberoan bakarrik gelditu, Perpiñan arte lan egin zuen; beti bortuko laborari eta artzainentzat.

Igandean eskainiko duzuen pastorala omenaldi bat dela erran daiteke? zergatik idaztea erabaki duzu?

Pastoral baten gaia hautatzen dugu hainbat trajedia baldin badira. Pastorala guretzat trajediak dira. Jean Pitrauren bizia tragikoa izan zen; gazte zendu zen 43 urterekin. Bere bizi guzia militantismoan eman zuen. Lagunak izan zituen, baina anitzek idealista zela erranez alde batera utzi zuten. Gizon horrek asko pairatu zuen bere bizian bere borroka zaila zelakoz, baina ez zen gelditu. Toki anitzetan borrokatu zen, bere bizi guzia gauzak aldatu nahiz pasa zuen. Ez bazuen dena kausitu ere, laborariei beren duintasuna eman ziela pentsatzen dut.

Jean Pitrauk mendiko nekazaritza eta berdintasunaren alde borrokatu zuen. Zure iritziz, garaian topatu zituen arazoek bizirik diraute?

Nire ustez berak dira, baina agian ez neurri berdinekoak. Gauzak pixka bat konpondu dira, baina jendeei esker izan da. Uste dut gauza anitz normaltasunez ikusten ditugula, hala nola, bideak denetan, Internet... Baina garai horretan norbaitek borrokatu zuen eta bere indarra eman zuen horrelako gauzak lortzeko; eta horietako bat Jean Pitrau da.

Garrantzia handiko eragilea izan da Xiberoan?

Pentsatzen dut garrantzitsua izan dela ate anitz ireki dituelako. Batzuentzat pertsonaia mitiko bat zen, beste anitzentzat ere idealista bat. Idealistek ez dute beti fama ona (irri artean).

Anekdota anitz konta daiteke Pitrauri buruz, zein da nabarmenduko zenukeena?

Ni anitz hunki nauena aipatuko dizut. 1967an Biarnon lurrikara izan zenean kasik bi hilabete pasatu zituen etxean lan egin gabe. Estatu frantses osotik laguntzera etorri ziren bost ehun gazte kudeatu zituen. Nire ustez, memento hori esperientzia oso polita izan zen berarentzat. Erraten zuen beti makur handi bat behar zela jendearen hoberena ikusteko.

Halaber, eskola ere defendatu zuen. Agian hor ere ate bat ireki zuen geroztik anitzek antzeko borroka bat eraman dutelako.

Alde batetik, Xiberoko laborarien alde lan egin zuen, baina orohar Pirinioetako arranguretaz arduratu zen

Baina garai horretan norbaitek borrokatu zuen eta bere indarra eman zuen horrelako gauzak lortzeko; eta horietako bat Jean Pitrau da

Erraten zuen beti makur handi bat behar zela jendearen hoberena ikusteko

Gure munduko gizon anitz pastoral gai direla beti.

Guz_berzaitz_04

Pier-Paul Berzaitzek "Jean Pitrau" pastorala idatzi du. ©Gaizka IROZ

Dokumentuaren akzioak