Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Picassoren eszenografiak berreskuratu dituen balleta

Dokumentuaren akzioak

Picassoren eszenografiak berreskuratu dituen balleta

Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/10/28

Cocteau, Stravinski eta Diaghilevekin egin zuen lan Picassok 1917. eta 1924. urteen artean, besteak beste Parade, Pulcinella, Mercure eta Cuadro Flamenco balletak sortzeko. Picassoren diseinu originalak erabili dituzte orain Europa Danse konpainiakoek ikuskizun haiek berriz taularatzeko. Parade eta Cuadro flamenco balleten koreografiak moldatu dituzte, eta Pulcinela nahiz Mercure-koak berriz sortu dituzte. Europako bederatzi estatutako dantzari gazteen artean 20 aukeratzen dituzte Euro Dansen parte hartzeko. 16 eta 21 urte bitarteko dantzariak dira. Ondoren munduko konpainia hoberenetan aritzen dira.

Dantza. 'Picasso eta dantza', Europa Danse taldearen eskutik.
Lekua: Baluarte (Iruñea).
Noiz: Gaur, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak