Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pianoarekin hasiko da gaur 'VIII Hondarribia Dantzan'

Dokumentuaren akzioak

Pianoarekin hasiko da gaur 'VIII Hondarribia Dantzan'

Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaranek 'Saski Naski' espektakulua eskeiniko dute gaur Itsas Etxean. Hurrengo larunbatean Lizartza, Biasteri eta Iruñako dantza taldeak izango dira herrian
Egilea
I.A.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2014/05/17
Lotura
Diario Vasco

Aurtengoan ere, eta zortizgarrenez, Kemen Dantza Taldeak 'Hondarribia Dantzan' antolatu du. Piano kontzertua, hitzaldi musikalizatua eta dantza emanaldiak izango dira ikusgai, gaurtik hasi eta batez ere hurrengo asteburuan. Larraindantza ikastaroa ere martxan jarriko dute astelehenetik ostegunera.

Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziaren hitzetan, «Hondarribia Dantzan, ondo errotutako ekitaldi bat da, hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik dituen dantzaren eta orobat folklorearen inguruko festa. Euskal dantzarekin dugun harremanean sakontzen jarraitzeko eta esperientzia berriak bizitzeko esperientzia eskaintzen digu hondarribitarrei».

Antolatzaile taldean dagoen Eder Valladaresek azpimarratu zuenez, «hasi ginenean urte askotarako ekitaldia izatea nahi genuen eta aurrera jarraitzen dugu. Aurten ikastaroa Kultur Etxean egin ahal izango dugu eta hori beste alde positibo bat da. Hitzaldia ere hara pasa dugu, izan ere konzertu pedagogiko antzekoa izango bait da. Larunbatean hiru dantza talde izango ditugu eta igandean aldiz gure harrobiaren txanda izango da. Gainera, gure programan oso ondo txertatzen den piano kontzertuarekin hasiko gara gaur».

Emanaldi hori 8etan izango da Itsas Etxean (sarrerak, zazpi euro). Itsaso Aristizabal eta Esther Barandiaranek 'Saski Naskiren oihartzuna' espektakulua eskeiniko dute. Aritz López eta Maider Barrutia dantzariak eta Irene Elizetxea eta Lorea Sorzabalbere txalapartariak ere igoko dira oholtzara. Aristizabalek argitu zuenez, «euskal folklorearen erakusgarri bat da eskeiniko dugun saioa. Garai batean Donostia, Paris eta Argentinan egin zutena berreskuratu dugu». Barandiaranen esanetan, «hasiera batean bi pianoekin konzertu 'normala' egiten genuen, baina apaintzen joan gara».

Eder Valladares, Txomin Sagarzazu, Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran. / F. DE LA HERA

Dokumentuaren akzioak