Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pertsonen arteko harremanen garrantziari eta edertasunari buruzko hausnarketa

Dokumentuaren akzioak

Pertsonen arteko harremanen garrantziari eta edertasunari buruzko hausnarketa

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/01/21
Lotura
Nontzeberri

Passagers ikuskizun arrakastatsua ikusteko parada egongo da gaur, hilaren 21ean, 19:30ean; eta hilaren 22an, eta 23an, 19:00etan. Shana Carroll koreografo ezagunak, Les 7 Doigts konpainiaren sortzaile fundatzaileetako batek, sinatzen du ikuskizun hau, gizakiaren ospakizun bat eta pertsonen arteko harremanen garrantziari eta edertasunari buruzko hausnarketa bat dena.

Kanadako konpainia ospetsuak zirkuko diziplina ugari uztartzen ditu: dantza, adierazpen fisikoa, akrobaziak, proiekzioak, eta umorea.

Lanak kritika espezializatuaren laudorio sutsuak eta ikusleen txalo ozenak jaso ditu. Iritziak bat datoz ikuskizunaren edertasuna eta antzezleek ezinezko mugimenduak egiteko duten erraztasun harrigarria nabarmentzeko orduan.

Passagers lanak edertasuna eta ikusgarritasuna eta fintasuna nahasten ditu, baia eta alderdi estetiko bikaina ere, eta akrobatek “ezin hobe dihardute hula-hoparekin, malabareekin, trapezioarekin, estera txinatarrarekin eta oihalarekin, nork bere espezialitatean begirada berri eta originala eskainiz.”

Pieza gizakiaren ospakizun bat da, eta “beldurraren eta liluraren artean, artistei jarraitzen diegu, ekintza arriskutsu baina magistralak egiten dituzten bitartean”.

Dokumentuaren akzioak