Dokumentuaren akzioak
Peio Larretxeari azken agurra emango diote gaur
Peio Larretxea Gonzalezi azken agurra emango diote gaur, ostirala, Santa Maria elizan arratsaldeko 19:00etan. Astelehenean, Lezon izandako kotxe istripuan hil zen Larretxea, 58 urte zituela.
Jaiotzez nafarra zen arren, gaztetan etorri zen Donostiara bizitzera. Familia Donostiako giro erdaldunarekin kezkatuta, azkar batean nabarmendu ziren euskal kulturaren aldeko hainbat egitasmotan. Larretxea Trebeska dantza taldeko kidea izan zen sorreratik –artean haurra zela–. Hainbat urtez aritu zen taldean, eta “hasieratik kideon erdigunea bihurtu zen oso alaia, irekia eta adar jotzailea zelako”, haren gertukoek azaldu dutenez.
Azken urteotan, Donostiako udal aterpetxeetako langilea zen, eta Uliako eta La Sirenako aterpetxea kudeatzeaz arduratzen zen.
Dokumentuaren akzioak