Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka PDFren lehenean, zirrara Biterin

Dokumentuaren akzioak

PDFren lehenean, zirrara Biterin

Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) lehen egunean hiru bakarlarik Biteri plazako lau ertzeko gunea emozioz bete dute.
Egilea
Urko Etxebeste
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2024/06/07
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Atzoko arratsaldekoan, Ponina Tiabutek Lásrocjka ikuskizuna plazaratu zuen. Ondoren, Ainhoa Usandizagak Bihar piezarekin gogoetarako tartea eman zuen. Azkenik, Natalia Garciaren El espacio de los límites obrarekin dantzarako laukiaren ertz denak emozioz bete ziren. Dantzaldien ondoren, aretora pasa zen PDF, Emakhari ikus-entzunezkoa eman zutelako Kultur Etxeko aterpean.

Jarraian, atzoko saioen hainbat irudi eta bideoa. Beherago, jaialdiaren egitarau oso-osoa.

 

PASAIAKO DANTZA FESTIBALA EGITARAUA.

 

GAUR, OSTIRALA

• 18:00etan eta 20:00etan. Ibaiondo pilotalekuan, Elirale konpainiaren O!. 40 minutu.

• 19:00. Skate parkean, Neri(h)ari konpainiaren Iceberg. 25 minutu.

• 19:30. Skate parkeko harmailetan, Victor Fernandezen Triade. 17 minutu.

• 21:00. Luzuriagako parkean, Haatik konpainiaren Lau eme. 20 minutu.

• 21:30. Luzuriagako parkean, Lasala konpainiaren Alive. 13 minutu.

 

BIHAR, LARUNBATA

• 11:30. Luzuriagako parkean, Alkartasuna Dantza Taldeko eta Iker Murillo Studio 24ko ikasleen erakustaldia.

• 13:30. Biteri plazan, Lindy Hop topaketa.

• 18:30. Luzuriagako parkean, Kukai konpainiaren Giza. 17 minutu.

• 19:15. Ziomara H. Cia konpainiaren Ahotsak. 18 minutu.

• 20:00. Luzuriagako parkean, Led Silhouette konpainiaren Los perros. 32 minutu.

• 21:30. Skate parkean, freestyle txapelketa.

 

ETZI, IGANDEA

• 12:00. Katuen Etxadian, Iker Murillok eta Vitali Safronkinek gidatutako barra klasiko erakustaldia. 30 minutu.

• 13:00. Biteri plazan, herri ekimeneko saioa: Zaborren arteko loreak. 40 minutu.

• 13:40. Biteri plazan, Ttipika taldearen eskutik dantzaldi gidatua.

Dokumentuaren akzioak