Dokumentuaren akzioak
PDFren laugarrena: 4 egun, 16 dantza saio eta 11 konpainia profesional
Azken Pasaiako Dantza Festibaleko artxiboko argazkia da hau.
Dagoeneko jakina denez, Pasaiako Dantza Festibalaren (PDF) laugarren edizioak Antxo doinu eta erritmoz blaituko du ekainaren 9tik (osteguna) 12ra bitarte (igandea). Lau egun horietan zehar, barrutiko kaleetan barrena 16 dantza emanaldi eskainiko dituzte, 10 ordutik gorako doako dantza eskaintza osatuz.
Antolatzaileek ez dute oraindik programazioaren berri eman, baina aurreratu dute 11 konpainia profesionalek ekarriko dituztela euren lanak Pasaiara, eta saio horiek herriko dantza elkarte nahiz eskolen emanaldiekin osatuko dituztela, festibala borobiltzeko.
Datozen berriei adi egotera deitu eta gonbidapen irekia egin dute: “Ulertuentzat eta irakasten uzten direnentzat. Zuhurtziaz begiratzen dutenentzat eta baita hunkitzen direnentzat ere. Leialentzat eta bertatik pasa eta lehen aldiz geratzen direnentzat. Guztiontzat”.
Dokumentuaren akzioak