Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Patxi Perez dantzaria Argentinan izango da ikastaroak ematen urtarrilean, zure elkartera ekarri nahi al duzu?

Dokumentuaren akzioak

Patxi Perez dantzaria Argentinan izango da ikastaroak ematen urtarrilean, zure elkartera ekarri nahi al duzu?

Datorren urtarrilaren 16tik otsailaren 17a bitartean Patxi Perez dantzari eta txistularia Argentinan izango da eta euskal etxeetan dantza ikastaroak emateko prest agertu da. Perez herri dantza arloko animazioan eskarmentu handiko dantzaria da, Patxi eta Konpainia taldearekin "mutxiko" ikastaroa ugari eman baititu. "Lagun batek Patagoniara gonbidatu gaitu emaztea eta biok eta txirula hartuta Argentinan zehar dantza ikastaroak emateko aukera ikusi dugu. Dantza taldeekin, euskal etxean, euskaltegietan ere euskara eta dantza uztartuz, haurrekin... gauza politak egiteko aukera asko ikusten ditugu". Ikastaro horietako bat zure euskal etxera ekarri nahi duzu? Jarraian azalduko dizugu nola.
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Baiona, Lapurdi
Mota
Albistea
Data
2014/11/07
Lotura
Euskalkultura.com

Argentinako euskal etxeek dantza arloan ikasi eta gozatzeko aukera bikaina izango dute urtarrilean eta otsailean, bertan bisitari izango den Patxi Perez dantzariaren eskutik. Dantza eta animazioa dira Perezen arloak eta Euskal Herriko herrietako plazarik plaza ibilia da "mutxikoak" edo herri dantza lantegiak ematen Patxi eta Konpainia taldearekin. Dantza mota hau esperientziarik gabeko dantzarientzako egokia da ere, eta bertan Patxik pausoz pauso gidatzen ditu dantzariak. Fandango, jauziak, mazurkak... apurka apurka dantzak ikasi eta gozatu egiten dituzte bertara bildutakoek.

"Txirula hartu eta Argentinan barrena ibiliko gara emaztea eta biok. Necocheako San Sebastian eguneko festan izango gara eta Patagonian amaituko dugu", agertu dio Patxik EuskalKultura.com-i. Dantza taldeentzat, dantzarik jakin ez baina pixkat ikasi nahi duten bazkideentzat, haurrentzat, euskara ikasleentzat... lantegiak emateko eskaini da dantzaria.

Dantza eta euskara

Euskara eta dantza uztartzeko aukera paregabea izango da, izan ere Patxik gaztelaniaz gutxi egiten du. "Dena euskaraz egin beharko!". Ederra litzateke Argentinan euskaraz elkar ulertzea, baina edonola ere Patxik dantzaren bitartez komunikatzea ere erraza izango dela uste du. "Dantzarekin gauzak ondo ulertzen dira. Zangoekin eta melodiarekin ederki elkar ulertzen da!":

Zure euskal etxeak ikastaro bat antolatu nahi duzu? Bada aukera bikaina duzu egunotan, La Platako Euskal Argentinar Astearen baitan. Han dabiltza egunotan Aitor Alava dantzaria eta Eusko Diaspora erakundeko Maialen Zanponi, ikastaroetarako eskabideak jasotzen. Hala ere, La Platara joan gabe gelditu direnek, zuzenean Patxi Perezi idazteko aukera dute (patxi.konpania@wanadoo.fr) edo Aitor Alavari idatziz (alava.aitor@gmail.com).

Erdian, Patxi Perez dantzaria mintzapraktika eta dantza uztartzen lantegi batean (argazkia Topagunea Hedabideak/ CC BY-NC-SA 2.0)

Erdian, Patxi Perez dantzaria mintzapraktika eta dantza uztartzen lantegi batean (argazkia Topagunea Hedabideak/ CC BY-NC-SA 2.0)

http://www.euskalkultura.com/euskara/albisteak/patxi-perez-dantzaria-argentinan-izango-da-ikastaroak-ematen-urtarrilean-zure-elkartera-ekarri-nahi-al-duzu

Dokumentuaren akzioak