Dokumentuaren akzioak
Patxi eta Konpaniak bira bat egingo du Argentinan azaroaren 1ean hasita; zure elkartera gonbidatu nahi al duzu?
Biraren egitaraua, ordea, ez dago erabat itxita eta azaroaren 11 eta 12an, esaterako, ez dute oraingoz emanaldirik itxi. Gauzak honela, taldeak animatzen ditu interesa izan dezaketen Argentinako euskal etxeak alava.aitor@gmail.com. idatzi eta euren herrietan dantza tailerra edota erromeria bat antolatzera.
Oraingoz, azaroaren 1etik 10era, honako emanaldiak izango ditu taldeak:
-Azaroaren 1ean, ostirala, 20etan, taberna eta Dantza Piko Buenos Airesko Nafar Etxean, erakundearen 124. urteurreneko programa barruan izango, sarrera libre eta doan. Helbidea, Moreno 3682an, CABA
-Azaroaren 2an, larunbata, Dantza Piko eta erromeria La Platako Euzko Etxean, 58 eta 14 kaleetan
-Azaroaren 3an, igandea, 12etan, Buenos Airesko Nafar Etxearen 124. urteurren jaian. Helbidea, Moreno 3682an, CABA
-Azaroaren 4an, astelehena, Dantza Tailerra Tandilgo Gure Etxearen 70. urteurreneko programaren barruan.
-Azaroaren 5ean, asteartea, Dantza Tailerra Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxearen 20. urteurreneko egitarauaren barruan
-Azaroaren 6tik 10era, Bahia Blancako Euskal Astean. Asteazkenean, harrera taldeari (21:30etan); ostiralean, dantza tailerra (16:30etan); ostiralean eta larunbatean, erromeria (22etan)
Gogora dezagun Patxi eta Konpaniak Aitor Alava dantzaria lankide prestatu duela Argentinako honako bidaia eta berarekin batera arituko direla Buenos Airesen, La Platan eta Bahia Blancan. Bestalde, Patxi Perezek bereziki azpimarratu nahi du Argentinara bidaiatzeko taldearen hegazkin txartelak Aviron Bayonnais Rugby Pro klubak hartu zituela bere gain. Eta esker beroak luzatu nahi dizkio Baionako kirol erakundeari.
Dokumentuaren akzioak