Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pastorala lehentze Donostiako Kursaalean.

Dokumentuaren akzioak

Pastorala lehentze Donostiako Kursaalean.

Garindaineko herriak, “Ni Petti buhamea” Pier Pol Berzaitzen pastorala emanen dü, ürrietaren 11an, neskenegünean gaüko 20:00etan Donostiako Kursaal kültür günean. 19:30etan Pastoraleko aktoreek Kursaaletik abiatüko den karrika üngürüa eginen düe eta ondotik Juan Karlos Izagirre, Donostiako aüzapezak onkijina emanen die Kursaaleko sargian. Pastoralaren ondotik Euskal Herriko ekoizpenekin osoki eginik afari herrikoïa izanen da Gastronómica-n, artistekin eta Garindaineko herritarrekin batera. Edozoinek aihariko txartelak edo ikusgarriko eros daiteke telefonoz deitzez 00 34 943428648 zenbakiala.
Komunikabidea
Xiberoko Botza
Mota
Albistea
Data
2014/10/10
Lotura
Xiberoko Botza

2014a hiru pastoralekin urte berezia da. Pier-Pol Berzaitz-ek (Petti Buhamea), Itxaro Borda-k (Gerezien Denbora) eta Jean-Mixel Berdaxagar-ek (Akitaniako Alienor trajeria) antzerki mota horretaz beren ikusmoldeak trükatüko dütüe Luzien Etxezaharreta-ren konpainian, irailaren 10a hontan, hots ostirale hontan, Baionako Mediatekan arrestiriko 18:15etan, Bilketa sareak eta Euskal kultur erakundeak antolatürik mintzaldian.  

http://www.xiberokobotza.org/images/stories/KULTURA/PASTORALAK/ni%20petti%20buhamea.jpg

Dokumentuaren akzioak