Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pasioz betetako emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Pasioz betetako emanaldia

Egilea
Egoitz Unamuno
Komunikabidea
Plaentxia
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2020/07/14
Lotura
Plaentxia

Juan Navas boskoteak flamenko emanaldi klasikoa eskaini zuen zapatuan antzokian, pasioz betea, hirurogeitamarren bat ikusleren aurrean. Bideoa: Fernan Oregi. 

Pasioa. Horixe izan zen zapatuan antzokiko tablatura igo ziren Juan Navas boskoteko kideek publikoari transmititu ziotena; musikarako, kanturako eta dantzarako pasioa. Osagaiak: Juan Navas bilbotar kantaorearen ahots urratu eta indartsua, Curro Bermejo gitarrajolearen tenplea eta maisutasuna, Dario Campos eta Julen Biain palma jotzaileen xalotasuna eta Lidia de Lorenzo ermuko dantzaoraren koreografia liluragarriak. 

Ordu eta erdiko emanaldi klasioaren ostean, Juan Navas aulkitik jaiki eta tablatuan aurrera joan zen. "Flamenkoa ez da inorena, ez ijitoena eta ez paioena, kantatzen duenarena da eta gainerako kontuak ipuinak dira" esan zuen kantuz eta mezu horrekin amaitu zuen emanaldia, jendearen txalo artean. Gero bisa etorri zen, eta palma jotzaileen kantu eta dantza bereziak.

Ez zen izan emanaldi perfektua, baina bai autentikoa. Merezi izan zuen joateak. 

 

Dokumentuaren akzioak