Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamabi dantzari ariko dira larunbatean Pasaian, Euskadiko 27. Aurresku Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamabi dantzari ariko dira larunbatean Pasaian, Euskadiko 27. Aurresku Txapelketan

Ibon Huarte iazko txapelduna ez da azalduko, Kukai taldearekin kanpoan delako

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/05/23

Nolabaiteko «aro berri» bateko bigarren urtea izango da aurtengoa. Alkartasuna dantza taldeak utzi zion txapelketa antolatzeari eta, iaz, Alkarkide elkarteak hartu zuen ardura hori. Eta lehenengo erabakietako bat izan zen lehiaketa beste toki batera eramatea: Pasai An-txoko zumarditik Pasai Donibaneko kiroldegira.

Alkartasuna taldean jardundako dantzari ohiek osatu zuten Alkarkide elkartea, eta horren izenean Xanti Esnaola mintzatu zen atzokoan. «Noizbait Antxon egingo balitz kiroldegiren bat, berriz bueltatuko ginateke hara», esan zuen Esnaolak, aldamenean alkatea zuela.

Xabier Mendizabalek esan zuen saiatu direla «dantzariak eszenategian bakarrik sentitu ez daitezen», eta, halaxe, dan- tzetako batzuk taldean egingo dituzte, eta Aurkez aurke delakoan binaka ariko dira, batetik aurreskularia, aldamenean atzezkularia. «Jendeak uste du, inaugurazioak-eta ikusita, aurreskua bakarkako dantza dela, baina, berez, dantza soziala da». Bestalde, Pasaia Musical-eko lagunak behin eta berriz ariko dira jaialdian zehar.

Aurkez aurke dantzarako era honetara egin dira bikoteak: Aritz Iglesias eta Jokin Oria; Iñigo Iraola eta Beñat Olaizola; Iker Larunbe eta Eñaut Auzmendi; Eñaut Fernandez eta Aritz Salamanca; Jon Ibarguren eta Imanol Etxebeste; Iñigo Oiarbide eta Ion Vazquez. Ondoren, azkeneko dantza sei dantzari onenek egingo dute bakarrik.

Epaimahaian, berriz, lagun hauek ariko dira: Xabier Mendizabal, Jesus Mari Garate, Jose Luis Vallejo, Nagore Indakoe-txea eta Santi Bañares. Mendizabalek esan zuen epaimahaiak ez duela gehiegizko uniformizaziorik nahi, eta tokian tokiko aldaketak onartu ohi direla lehiaketan.

Hamabi dantzari ariko dira larunbatean Pasaian, Euskadiko 27. Aurresku Txapelketan
Ibon Huartek, iazko irabazleak, ez du parte hartuko. [BECERRA]

PARTE-HARTZAILEAK

1. Aritz Iglesias Tolosa
2. Iñigo Iraola Tolosa
3. Iker Larunbe Atarrabia (Nafarroa)
4. Eñaut Fernandez Oiartzun
5. Jon Ibarguren Azpeitia
6. Imanol Etxebeste Oiartzun
7. Iñigo Oiarbide Beasain
8. Ion Vazquez Tolosa
9. Jokin Oria Legazpi
10. Beñat Olaizola Legazpi
11. Eñaut Auzmendi Legazpi
12. Aritz Salamanca Lezo

Dokumentuaren akzioak