Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pasaiako Dantza Festibalaren egitaraua osatzeko proposamenak bidal daitezke

Dokumentuaren akzioak

Pasaiako Dantza Festibalaren egitaraua osatzeko proposamenak bidal daitezke

Jaialdiaren seigarren ekitaldia egingo da 2024ko ekainaren 6tik 9ra. Egitaraua osatzeko proposamenak hilaren 30era arte bidal daitezke, inprimaki bat betez.
Egilea
Mikel Del Val
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2023/11/13
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Pasaiako Udalak eta Haatik Dantza Taldeak antolatzen duten Pasaia Dantza Festibalaren seigarren ekitaldia egingo da 2024ko ekainaren 6tik 9ra. Bertan parte hartu nahi duten Euskal Herriko sortzaile eta dantza konpainiei deialdia egin diete, data horietan eskaintzeko prest izango dituzten lanen berri eman ahal izateko.

Udalak adierazi du proposamen bilketa hori baliagarria izango zaiela euskal konpainien egungo egoera eta berauen dantza sorkuntzak ezagutzeko, eta jaialdiaren egitaraua osatzeko. Hilaren 30a da proposamenak aurkezteko azken eguna. Parte hartzeko, jaialdiaren webgunean argitaratutako inprimakia bete behar da.

Udal erakundeak jakinarazi du Euskal Herriko zazpi probintzietako sortzaile nahiz konpainiek bidalitako proposamenak onartuko dituztela. Iraupen motz zein ertaineko piezak izan beharko dira, kalean zein ezohiko espazioetan eskaintzeko sortu direnak.

Udalak nabarmendu du Pasaia Dantza Festibalak jaialdi “parte hartzaile, parekide eta integratzailea” izateko asmoarekin diharduela lanean. Dantza gizarteratzeko eta ikusle berriak erakartzeko, dantza sortzaileen lanak erakusteaz gain, bide ezberdinen bidez dantza herritarrei hurbiltzeko tailer, erakusketa eta hitzaldiek osatuko dute egitaraua.

Hona hemen iazko ekitaldiaren bideo bat:

Dokumentuaren akzioak