Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pasaiako Dantza Festibala, hastear

Dokumentuaren akzioak

Pasaiako Dantza Festibala, hastear

Gaurtik igandera bitarte dantzaren agertoki nagusi izango da Antxo. Euskal konpainia ospetsuek, bertako dantza eskolek, dantza estilo ezberdinetako elkarteek eta udalerriko adin guztietako pertsonek dantzan jarriko dute barrutia.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2024/06/06
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Gaurtik (hilak 6) igandera bitarte (hilak 9) Pasai Antxo dantzaren epizentro izango da, hastear baita seigarren Pasaiako Dantza Festibala. Orotara, 22 ikuskizun izango dira datozen egunetan Antxoko zenbait txokotan, eskaintza “anitzarekin” antolatzaileen arabera. Izan ere, Euskal konpainia ospetsuak, bertako dantza eskolak, dantza estilo ezberdinak sustatzen dituzten elkarteak eta udalerriko adin ezberdinetako pertsonak izango dira protagonista nagusiak. Gaurko 19:00etan irekiko dute aurtengo jaialdia Biterin, Polina Tiabuten Lástochka bakarkako emanaldiarekin. Ondoren, beste hiru ikuskizun izango dira gaur.

Emanaldiez gozatzeko zazpi gune nagusi egokitu dituzte antolatzaileek: Luzuriaga parkea, Skate parkeko harmailak, skate parkea, Ibaiondo pilotalekua, Kultur Etxea, Biteri plaza eta Katuen Etxadia. Eguraldi txarra eginez gero, emanaldiak Ibaiondora lekualdatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek. Informazio eta xehetasun gehiago jasotzeko 943 51 82 99 edo 609 10 19 59 telefono zenbakietara hots egin daiteke, edo bestela, lotura honetara jo daiteke. Beheko koadroan, egitarau osoa.

 

Egitaraua
  • Ekainak 6 (osteguna):
    • 19:00: Biterin, Polina Tiabuten Lástochka bakarkako emanaldia.
    • 19:15: Biterin, Ainhoa Usandizagaren Bihar emanaldia.
    • 19:30: Biterin, Natalia Garciaren El espacio de los límites.
    • 20:30: Kultur Etxean, Emakhari filma proiektatuko dute, eta ondoren, hitzaldia izango da.
  • Ekainak 7 (ostirala):
    • 18:00-20:00: Ibaiondon, Eliralen O! emanaldia.
    • 19:00: Skate parkean: Neri(h)ariren Iceberg.
    • 19:30: Skate parkeko harmailetan, Victor Fernandezen Triade.
    • 21:00: Luzuriagako parkean, Haatik-en Lau Eme.
    • 21:30: Luzuriagako parkean, Lasalaren Alive.
  • Ekainak 8 (larunbata):
    • 11:30: Luzuriagako parkean, Alkartasuna dantza taldeko txikien eta ondoren Iker Murillo Studio 24ko ikasleen ikuskizuna.
    • 13:30: Biterin, Lindy Hop topaketa.
    • 18:30: Luzuriagako parkean, Kukai konpainiaren Giza.
    • 19:15: Luzuriagako parkean, Ziomara Hormaetxe Ciaren Ahotsak.
    • 20:00: Luzuriagako parkean, Led Silhouetteren Los Perros.
    • 21:30: Skate parkean, free style txapelketa.
  • Ekainak 9 (igandea):
    • 12:00: Katuen Etxadian, Iker Murillo eta Vitali Safronkinek gidatutako dantza eskolako ikasleek barra klasikoko erakustaldi berezia eskainiko dute.
    • 13:00: Biterin, Zaborren arteko loreak.
    • 13:40: Biterin, Ttipikaren Dantzaldi Gidatua.

Dokumentuaren akzioak