Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pasaiako Dantza Festibala hartuko du Antxok lehen aldiz

Dokumentuaren akzioak

Pasaiako Dantza Festibala hartuko du Antxok lehen aldiz

Lau egunez, ekainaren 6tik 9ra, Pasai Antxoko kale eta enparantzak dantzaleku bihurtuko dira. Herriko hainbat sortzailek eta Pasaiako Udalak bultzatuta, Pasaiako Dantza Festibala antolatuko dute lehen aldiz. Egoitza urtero aldatuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek, hurrengo urtean Trintxerpek hartuko du jaialdia, eta ondoren San Pedro eta Donibaneren txandak izango dira, hurrenez hurren.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2019/05/31
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Kalitatezko dantzari askok bat egin dute Pasaiako Dantza Festibalarekin.

Antxoko skate parkean egindako prentsaurrekoan, Miriam Cano, Pasaiako jarduneko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, jaialdiaren garrantziaz ohartarazi du, “Euskal Herriko dantza festibal bakarra da, hasiera xumea da, baina ziur naiz urte batzuk barru denek ezagutuko dutela Pasaiako Dantza Festibala”.

Pasaiak duen ondare kulturalaz jakitun da Cano eta adierazi du udala beti izango dela prest artea babesteko. Gutxirekin asko egin dutela uste du zinegotziak, “baliabideak eskasak izan arren, egitarau oso interesgarria osatu dugu”.

Jaialdi parte hartzailea, parekidea eta integratzailea izatea nahi dute, herritarrak festibalaren erdigunean kokatzea. Antxoko hainbat eragilek hartuko dute parte gainera, Muxikoen Elkartea, Studio 24 dantza eskola, Alkartasuna Euskal Dantza taldea eta Haatik Dantza Konpainia. “Dantzaren onurak gizarteratu nahi ditugu kalitatezko dantza festibal baten bitartez”, esan du Aiert Beobide Haatik Konpainiako kideak.

Egitaraua

Ekainak 6, osteguna

  • 17:30: Entre orillas dantza komunitario tailerra, adin guztietako pertsonentzat, Azokan. (*)
    19:30: Proyecto Larruaren Idi begi ikuskizuna, Gure Zumardian.
  • 20:30: Telmo Esnalek zuzendurako Dantza filmaren emanaldia, Kultur Etxean.

Ekainak 7, ostirala

  • 18:30: Myriam Perez Kazabonen Nere azalean arrotz emanaldia Gure Zumardian.                                         
  • 19:30: Mugmus Laborategiaren Esku harriak Oteizaren (H)aria emanaldia Biteri plazan.         
  • 20:30: Ertza konpainiaren Meeting Point emanaldia Gure Zumardian

Ekainak 8, larunbat

  • 11:30: Dantzaturiko istorioak tailerra, familientzat, Myriam Perez Kazabonen eskutik, Azokan (*)
  • 13:00: Alkartasuna Dantza Taldearen eskutik, Zuberoako Maskarada Ibaiondo pilotalekuan.
  • 18:30: Iker Murillo Studio 24ren ekimenez, Studio 24 erakustaldia Ibaiondo pilotalekuan.
  • 19:30: Lasala taldeak IU ikuskizuna emango du skate parkean.
  • 20:30: Kolorearekin taldeak Habrá que ponerse cachas emanaldia eskainiko du Gure Zumardian.

Ekainak 9, igandea

  • 11:30: Barra klasikoa, Iker Murillo Studio 24ren eskutik, Ibaiondo inguruan.
  • 12:30: Hika & Oinkariren Sagartu ikuskizuna Gure Zumardian.
  • 13:30: Antxoko Muxikoen Elkartearen eskutik, herri dantzak Gure Zumardian.

*Ekitaldiei buruzko xehetasun guztiak eta tailerretan izen-ematea webgunean

Dokumentuaren akzioak