Pasaiako Dantza Festibalak edizio berri bat eskainiko du ekainaren 6tik 9ra Pasai Antxon. Programazioa anitza izango da, izan ere jaialdiak 22 ekintza programatu ditu, zortzi dantza konpainia profesional ospetsu eta hiru koreografo berrien piezak barne, eta dantza-zinemaren film labur baten estreinaldia ere izango da.
Freestyle txapelketa
Gainera, ekitaldi esperoenetako bat battle freestyle txapelketa izango da. Inprobisaziozko dantza lehiaketa honek dantza urbanoak ezagutu eta gozatzeko aukera paregabea eskainiko du.
Ekintza eta ikuskizun guztiak doakoak dira, helburua komunitate osoaren parte-hartzea eta sarrera erraztea baita.
Esperientzia murgitzailea
Bestalde, jaialdia bitxiak diren espazio publiko eta insolitoetan gauzatuko da, esperientzia murgiltzaile eta irisgarri bat sortzea bilatzen delako.
Aste honetan egindako aurkezpenean azpimarratu zutenez, programak euskal konpainia ospetsuak (LaSala, Led Silhouete, Kukai, Elirale) bertako dantza eskolak (IkerMurillo-Studio24, Alkartasuna), dantza estilo desberdinak sustatzen dituzten elkarteak (Donostia Lindy Hop, Unnity Hip Hop Lab) eta udalerriko adin ezberdinetako pertsonak parte hartzen duten proiektu inklusibo bat uztartzen ditu.
Eskuragarritasuna
Teo Alberrok, Pasaiako alkateak, jaialdiaren eskuragarritasuna nabarmendu nahi izan zuen: “Jarduera guztiak doakoak izatea da modu bakarra ziurtatzeko inor ez dela geratuko dantzaren ospakizun honetaz gozatu gabe. Politika inklusibo horrek kulturarako sarbidea demokratizatzeaz gain, gure komunitatearen parte-hartze handiagoa ere sustatzen du, eta kohesio eta partaidetza giroa sortzen ditu.”
Aitor Brion zinegotziak gaineratu zuen: “Jaialdi hau dantzaren botere eraldatzailearen testigantza da, pertsonak hezi, inspiratu eta elkartzen dituen diziplina”.