Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Pas de Basque' dantza ikuskizuna izango da bihar Elorsoro kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

'Pas de Basque' dantza ikuskizuna izango da bihar Elorsoro kiroldegian

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2004/02/13

Koreografia berezi bat erabiliz, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean lanean diharduen Argia dantza taldeak desafio dantzak, Patuaren dantzak eta Inauteri dantzak zer diren azalduko dituzte.



Desafio-dantzek bakarkako trebetasunaren bila joko dute, dan-tzari tradizional eredu berri batek hartuko duelarik dantzatokia, erritmoaz jabetu eta bere iaiotasuna erakutsiko du. Horretarako, metafora eta errealitatea bat eginez, gariaren antzinako neurriak erabiliko ditu dantzariak bere abileziaren «neurria» emateko.



Patuaren dantzak ezteietako, jaietako eta herri ospakizunetako dantzetan dantzatu ohi dira. Lurra laztanduz, arrastaka, dantzatzen dituzte oinak. Zinta-dantza «bizitzaren arbola» da, eta ardatz horretara lotzen dira dantzariak zintaren -zilbor-hestea- bidez.



Dantza zirkularra da, bizitza bezala, eta dantzariak etengabe elkarrekin gurutzatzera behartzen ditu. Zintak zutabearen inguruan lotuz patuaren alegoria ehuntzen



Inauteriak, nekazal antzerkiaren bidez, Europako folklorearen metafora sakratu handiak azaltzen ditu. Pertsonaia nagusien mozorro enigmatikoak (Txerreroa, Gateroa, Zamalzaina, Kantiniersa eta Entseñaria) eta kalderero ilun eta buhame zalapartatsuak aurrez aurre izango dira. Erokeria eta desorden soziala parodiaren zati banaezin dira eta horren aurrean, herri inspirazioz garatutako arte barrokoaren espresio gardenaren erakusgarri, dantzarien urratsek eta doinuek parekorik ez duten dantza dotoreak osatuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak